Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2018/04/27-28-29

Publicado el

NESKAK

Asteburu honetan, ARILANeko kadeteek Etxebarrin jokatutako lauko finala nabarmendu nahi genuke.

Ostiralean, Zarauzko Aialakoak geneuzkan aurkari. Intentsitate handiko partida, oso berdindua; azkenean, ezin izan genuen irabazi: 21-20 Aialaren alde. Atsedenean, berdinketa zegoen markagailuan, baina bigarren zatian, adinak eta esperientzia faltak eragindako nerbioek jota, markagailuan atzetik joan ginen; hala ere, maila ona eman zuten gureek, eta oso hurbil egon ziren garaipenetik.

Larunbatean, etxekoak genituen aurkari, Kukullaga. Beste partida ahaztezin eta zirraragarri bat, etxekoen alde amaitu zena, 30-24. Gureek lasaiago jokatu zuten, baina gehiago izan ziren aurkariak. Hala ere, zuten guztia eman zuten, eta  inoiz ez zioten partidari bizkarra eman.

Igandean, jadanik txapeldun izateko aukerarik gabe, Zumaiko Pulpokoak genituen aurrean. Hirugarren egunean irabazi ahal izan genuen (21-20). Partida biribila jokatu zuten gureek. Erakutsi zuten talde bikaina direla: defentsan oso tinko, erasoan eraginkor, eta intentsitate handiz partidako jokaldi guztietan. Gozagarria da ikustea neska hauek nola ematen duten daukaten guztia, eta nola elkarri laguntzen dioten arazoak direnean. Era honetako esperientziak kiroletik kanpo ere baliagarriak izango zaizkizue zuen bizitzan, zuen etorkizunean. Eredugarriak izan zarete.

Oso harro gaude zuetaz, harro Sanlo eta Elgoibar hain ondo ordezkatu duzuelako. ESKERRIK ASKO, ARILAN! Orain, Espainiako sektorea daukazue zain, hemendik hiru astera: seguru gaude bikain arituko zaretela han ere.

Lauko finaleko azkenengo partida Aialak eta Kukullagak jokatu zuten. Irabazlea Euskadiko txapeldun izango zen, eta Zarautzi egokitu zitzaion ohore hori (22-21). Maila handiko partida, giro ezin hobean jokatu zena. Zorionak irabazleei eta gainerakoei. Ohorea izan da guretzat zuen aurka jokatzea.

GORA SANLO!!

 

APIRILAK 28. MUTILAK

ALCORTA 23 – 28 UHARTE

Hasi eta buka, Uhartek dominatutako partida. Gureek 5-1 defentsa prestatu zuten, vaina ez zuen arrakastarik izan. Uhartekoek pibotearekin prestatutako jokoak min handia egin zion Alcortari. Aurrerago, 6-0-ko defentsara aldatu zuten jokoa gureek, haien bi pibotedun jokoari aurre egiteko. Erasoan, ez zen egun onena izan gureena: prezisiorik gabeko jaurtiketak, baloi-galtzeak, presaka egindako jaurtiketak… Hala ere, taldeak etsi gabe jarraitu zuen amaierara arte: Uhartekoek kontxoi handi samarra zeuketan, eta ezinezkoa izan zitzaien gure mutilei markagailuan hurbiltzea: azkenean, 23-28 kanpokoen alde. Partida bakarra geratzen da denboraldia amaitzeko, aste honetan Tolosan jokatuko dutena, eta ea aho-zapore onarekin amaitzen dugun. Animo, mutilak!


CHICAS

Fin de semana en el que tenemos que destacar la fase final de Euskadi a cuatro que ha disputado nuestro equipo ARILAN, de categoría cadete, en Etxebarri.

Comenzamos el viernes enfrentándonos al Aiala de Zarautz. Un partido intensísimo y muy igualado: no pudimos obtener la victoria (21-20 a favor del Aiala). La primera parte acabó en tablas, en la segunda acusamos los nervios propios de la edad y la inexperiencia, pero aún y todo dimos un muy buen nivel e igual que nos ganaron podíamos haber ganado nosotras.

El sábado jugamos contra el Kukullaga, anfitrión de la fase, otro partido inolvidable, vibrante: resultado final, 30-24 para las locales. Nuestras chicas, después del varapalo del día anterior, jugaron más liberadas, pero el rival fue mejor. De todas maneras, luchamos a tope los 60 minutos y en ningún momento nos fuimos del partido.

El domingo jugamos contra el Pulpo de Zumaia, ya sin opciones de ser campeonas, y ahí sí pudimos ganar (21-20). Partidazo de las nuestras, donde demostraron ser un EQUIPAZO: fortísimas en defensa, acertadas en ataque y sobre todo gran intensidad en todos los aspectos del juego. Es una gozada ver a estas chavalas cómo se dejan la piel en la cancha y, lo más importante, cómo se apoyan entre ellas cuando surgen las dificultades. Estas experiencias de trabajo en equipo no solamente os van a servir en el deporte, sino en vuestras vidas, y habéis demostrado que lo hacéis fenomenal.

Estamos orgullosísimos de que seáis nuestras chicas y que hayáis representado a Sanlo y a Elgoibar de esta manera. ESKERRIK ASKO, ARILAN!! Ahora nos espera el sector de España que disputaremos dentro de tres semanas y estamos convencidos de que haréis un muy buen papel.

El último encuentro del campeonato lo disputó el Aiala contra el Kukullaga, donde el ganador del partido sería a la postre el campeón de Euskadi: 22-21 a favor de Zarautz. Partidazo de altísimo nivel con un ambiente inmejorable. Felicitamos al campeón como a todos nuestros rivales. Ha sido un honor competir contra vosotras.

GORA SANLO!!!!

 

BALANCE CHICOS 28 ABRIL

ALCORTA 23 – 28 UHARTE

Partido dominado de principio a fin por los navarros. Los de Elgoibar plantearon un 5-1 en defensa en el inicio de partido, pero hizo aguas. El juego elaborado con el pivote por parte del Uharte causaba sendos estragos en la defensa del Alcorta. Con el cambio en la defensa a un 6-0 se intentó evitar el juego con los dos pivotes por parte de los navarros. En ataque, los de nuestros no tuvieron su día: pases imprecisos, pérdidas de balones, lanzamientos precipitados… Aun así, el equipo luchó hasta el final, donde recortaba cierto margen en el marcador pero el colchón que tenían los de Uharte era difícil de contrarrestar, llegando a un final en el marcador de 23 – 28. Sólo queda un partido de Liga para terminar la temporada, que será esta semana en Tolosa. A ver si terminamos con un buen sabor de boca. ¡Ánimo mutilak!

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *