Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2018/05/02-03-04-05-06

NESKAK

Aste honetan, gure klubaren historiara urrezko letrekin pasako diren eskubaloi-jardunaldi batzuk izan ditugu Olaizaga kiroldegian.

Asteazkenean, Jubenil nesken Estatuko Txapelketa hasi zen, azken finalak, eta Tecnifuelle izan genuen parte hartzaileen artean; gainerako taldeak honako hauek ziren: Granollers, Porriño, Zamora, Córdoba, Elche, San Sebastián de los Reyes (Sanse) eta Carballal.

Lehenbiziko aurkaria Sanse izan genuan, txapelketa irabazteko faborito nagusia. Gureek maila oso ona eman arren, ezin izan zuten garaitu gehiago izan zen Sanse.

Bigarren egunean, ostegunean, Zamorako taldea hartu genuen mendean: partida gogorra, gure neskek dena eman behar izan zuten, eta moralez gainezka egin zuten hurrengo eguneko partida erabakigarrirako. Ostiralean ere irabazi egin genuen, Galiziako Carballal-en aurka jokatutako partida biribil batean: garaipen horrekin, finalerdietan ginen.

Larunbatean, txapelketako talde onenaren aurka egokitu zitzaigun finalerdia; aurreko egunetako nekea igarri zuten, eta ez ziren gai izan haien defentsa bikaina gainditzeko. Gure zaleen laguntzarekin, dena eman zuten gure neskek, aurpegia erakutsiz partidari eta aurkariei, eta ezin zaie gehiago eskatu.

Azken partida igandean jokatu zuten gureek: Pontevedrako Porriño taldeari irabaziz gero, brontzezko domina gurea zen. Ezin, ordea: gure neskak fisikoki jaitsita zeuden, eta ezin izan genuen garaitu era honetako txapelketetan esperientzia luzea duen taldea. Porriñokoak zoriondu besterik ez zaigu geratzen, merezitako garaipenagatik.

Urrezko domina Sanse eta Elcheren artean erabaki zen, prorroga eta guzti. Ikuskizun zoragarria eskaini zuten, eskubaloi ezin hobea. Elchek irabazi zuen azkenean. Partida honek amaiera bikaina eman zion bost eguneko txapelketari.

Laugarren postu zoragarria lortu dute gure neskek: Estatuko laugarren taldea da, Sanloren historian inoiz lortu ez dena. Zaleek, patrozinatzaileek, Zuzendaritzakoek… bihotzez eskerrak eman nahi dizkie Tecnifuellekoei kluba eta herria horrela ordezkatzeagatik. Harro gaude gure gustuko baloreak erakutsi dizkiezuelako ikusleei eta gazteei: lana, disziplina eta elkartasuna. Oraindik ez da nahiko denbora pasatu, eta ez gara ohartzen benetan lortu denaz. Giroa ezin hobea izan da; asteazkenetik gainezka egon da kiroldegia, eta kiroltasuna nagusi izan da lehiatzen ari ziren taldeetako zaleen artean.

Azkenik, entrenatzaileek eta jokalariek eskerrak eman nahi dizkiogu Zuzendaritzakoei eta klubeko gurasoei, txapelketa prestatzen laguntzeagatik. Denok egon gara bikain, nahiz eta badakigun gauza batzuk hobetu daitezkeela. Gure jokalariak zoragarri aritu dira, dena eman dute, eta, kontuan izanda noren aurka ari ginen, lan zoragarria egin dute.

GORA SANLO!!

Tecnifuelle Elgoibar 22 – 28 Bm. Sanse

Tecnifuelle Elgoibar 24 – 21 Bm. Zamora

Tecnifuelle Elgoibar 22 – 20 Carballal

Bm. Elche 26 – 19 Tecnifuelle Elgoibar

Tecnifuelle Elgoibar 19 – 27 Balonmano Porriño

 

Andoain 22 – 21 Arilan

Ereintza 20 – 17 Bacalaos Alkorta

Pneumax 18 – 20 Tolosa

 

 

MUTILAK

TOLOSA 32 – 25 ALCORTA

Partida duina elgoibartarrek Tolosako Usabal kiroldegian jokatu zutena. Gojko Vucinic-en mutilen lehen zatia biribila izan zen, eta atsedenera berdinduta iritsi ziren (14-13). Erasoan, pazientzia handiz jokatu zuten, eta jokaldi politak landu zituzten, batzuetan hegalekoek amaituz eta beste batzuetan albokoen jaurtizketekin. Defentsan, hasiera batean min handia egin zuen Tolosak pibotearekin, baina aldaketak batzuk egin eta gero, hobeto aritu ziren eta meritu handiko lehen zatia egin zuten. Nabarmendu behar da jokalari guztiak erabili zituela gure entrenatzaileak, gazteenei minutuak eskaini zizkiela. Bigarren zatian, berdintsu jarraitu zuten gureek, eta lanak eman zizkien sailkapenean hirugarren eta Ohorezko B mailara igotzeko aukerak dituen taldeari; baina gasolina amaitu zenean, behera egin zuten. Amaieran, 32-25. Partida honekin, elgoibartarrentzat irregularra izan den ligari amaiera eman zaio: hasieran, zalantzekin ikusten genuen taldea, baina ligak aurrera egin duen heinean, taldea ere egonkortu eta egokitu egin da, eta mailari eusteko helburua lortu du.

 

Salento 21 – 25 Urola

Deca 33 – 20 Bergara

Bergara 17 – 32 Deca

Bidasoa 28 – 19 Beristain

Bera Bera 30 – 27 Urkunde

Bankoa 27 – 21 Hondarribia

Hotel Txarriduna 23 – 23 Bera Bera

Alebin Mutilak 12 – 25 Zarautz ZKE

 


NESKAK

Durante esta semana hemos vivido en el Polideportivo Olaizaga unas jornadas de balonmano que pasarán a la historia de nuestro club con letras de oro.

El miércoles por la tarde comenzó el campeonato estatal de balonmano juvenil femenino en el que nuestro equipo TECNIFUELLE tomaba parte junto a Granollers, Porriño, Zamora, Córdoba, Elche, San Sebastián de los Reyes y Carballal.

En el primer partido nos enfrentamos al Sanse, que era el máximo favorito para alzarse con el título estatal. Dimos un gran nivel en el juego, pero no pudimos ganar, ya que el rival fue superior.

El jueves ganamos contra el Zamora , partido duro en el que nuestras chicas lo dieron todo y se cargaban de moral para afrontar el encuentro del día siguiente. El viernes volvimos a ganar en un gran encuentro contra el Carballal: este triunfo nos daba el pase para las semifinales.

El sábado disputamos la semifinal contra el mejor equipo del campeonato, el Elche; acusamos el esfuerzo de toda la semana y nos fue imposible superar su gran defensa. Nuestro equipo se esforzó a tope y con la ayuda de nuestra afición dimos la cara en todo momento.

El último partido los disputamos el domingo en el que nos jugábamos la medalla de bronce contra el Porriño de Pontevedra. Nos fue imposible obtener la victoria: nuestras chicas ya estaban mermadas físicamente y nos enfrentamos a un gran rival con mucha experiencia en estos campeonatos. Lo que nos queda es felicitar al Porriño por su merecida victoria.

La medalla de oro se decidió entre el Sanse y el Elche, con prórroga incluida. Maravilloso espectáculo, balonmano en estado puro. El Elche se alzó con la victoria y el colofón de la fiesta no podía haber sido mejor.

Hemos conseguido un sensacional cuarto puesto, o sea, somos el cuarto mejor equipo a nivel estatal, un logro que nunca se había conseguido en la historia del club SANLO. Tanto la afición, como patrocinadores y directiva os agradecen de todo corazón cómo habéis representado al club y a nuestro pueblo, Elgoibar. Habéis trasmitido de la mejor manera posible los valores de los que tan orgullosos nos sentimos: trabajo, disciplina, y solidaridad. Todo es muy reciente y todavía no somos conscientes de lo que se ha conseguido. El ambiente ha sido inmejorable, desde que empezó el miércoles el polideportivo ha estado abarrotado y la deportividad entre las aficiones ha sido fenomenal.

Por último, el equipo técnico y jugadoras quiere agradecer a la Directiva y a padres y madres del club por su dedicación y trabajo en la organización de esta fase; sin ellos no hubiera sido posible. En definitiva, todos hemos estado a gran altura aunque somos conscientes de que se puede mejorar. Nuestras jugadoras lo han dado todo y, teniendo en cuenta a quienes nos enfrentábamos, el papel que han hecho ha sido fantástico.

GORA SANLO!!

Tecnifuelle Elgoibar 22 – 28 Bm. Sanse

Tecnifuelle Elgoibar 24 – 21 Bm. Zamora

Tecnifuelle Elgoibar 22 – 20 Carballal

Bm. Elche 26 – 19 Tecnifuelle Elgoibar

Tecnifuelle Elgoibar 19 – 27 Balonmano Porriño

 

Andoain 22 – 21 Arilan

Ereintza 20 – 17 Bacalaos Alkorta

Pneumax 18 – 20 Tolosa

 

MUTILAK

TOLOSA 32 – 25 ALCORTA

Partido digno disputado por parte de los elgoibarreses en el polideportivo Usabal de Tolosa. El equipo formado por el técnico Gojko Vucinic realizó una primera parte impecable, llegando en el marcador a un resultado ajustado de 14-13. En el ataque jugó el equipo con paciencia y orden, elaborando unas jugadas bonitas que definían en algún momento en el extremo y otras veces con lanzamiento por los laterales. En defensa, al principio, aunque hizo estragos el juego de Tolosa con el pivote a la escuadra de Vucinic, ajustó la defensa e hizo una primera parte meritoria. Además, hay que mencionar que participaron todos los tripulantes del equipo, dando minutos de juego a los más jóvenes también. En la segunda parte, el equipo siguió insistiendo hasta que duró la gasolina, dando guerra a un equipo que estaba en el tercer puesto en la liga y con opciones de jugar el playoff para ascender a División de Honor B. El resultado final fue 32 – 25. Con este partido se acaba una liga irregular donde el equipo comenzó algo dubitativo pero que según avanzaba la temporada ajustaba la maquinaría logrando el objetivo de la permanencia.

 

Salento 21 – 25 Urola

Deca 33 – 20 Bergara

Bergara 17 – 32 Deca

Bidasoa 28 – 19 Beristain

Bera Bera 30 – 27 Urkunde

Bankoa 27 – 21 Hondarribia

Hotel Txarriduna 23 – 23 Bera Bera

Alebin Mutilak 12 – 25 Zarautz ZKE

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *