Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2018/05/17-18-19-20

Neskei buruzko aste honetako informazioa ARILANeko kadeteek Zaragozan jokatu duten Estatuko sektoreaz izango da.

Ostegunean, etxekoen kontra aritu ginen (El Jota), amaieran txapeldun izan zirenen kontra. Urduri ekin genion partidari, presaka, eta ez genuen asmatzen defentsan: hori dela eta, aurkariek abantaila lortu zuten markagailuan. Lana eginez eta jarrera egokia erakutsiz, hurbiltzea lortu genuen, baina handik gutxira Irati Egañak min hartu zuen, eta kantxa utzi behar izan zuen, eta gureen aldarteak behera egin zuen; ezinezkoa izan zen handik aurrera aurkariak harrapatzea. Dena aldrebes ateratzen den partida horietakoa izan zen, baina espero dugu horretatik ere ikasiko zutela gure neskek.

Iratik ezin izan zuen beste partidarik jokatu, eta guretzat kaltegarria izan zen. Hala ere, Zaragozako giroaz gozatu ahal izan zuen. Orain, egingo dizkioten proben emaitzen zain gaude. Zorte onena, eta sustoa besterik ez dadila izan. ANIMO, TXAPELDUNA!

Ostiralean, Calasancio genuen parean; hobeto aritu ginen, eta gehiago ginela erakutsi genuen. Partida garrantzitsua zen, zeren eta galduz gero etxera joan beharko baikenuen; irabaziz gero, 3. eta 4. postuak erabakitzeko partidarako sailkatzen ginen. 20-27 irabazi zuten gureek, defentsan askoz sendoago arituta eta erasoan hobeto asmatuta: lan biribila egin zuten.

Igandean, kantabriarren aurka jokatu zuten hirugarren postua; partida horretan ere maila altua erakutsi zuten gureek, eta partida onena jokatu zuten (20-27). Askoz azkarrago, trantsizio ezin hobeak eginez erasoan, defentsa numantziarra… garaipenaren gakoak izan ziren.

Laburbilduz, asteburu ahaztezina, gure neskek inoiz ahaztuko ez dutena. Talde bikaina izan zarete, eta Elgoibarren eta Sanloren ordezkari ezin hobeak. Kiroletik kanpo doazen baloreak erakutsi dituzue: guraso, zale eta zuzendaritzakoak ezin harroago gaude zuetaz.

Azkenik, Zaragozako jendeek nola hartu gaituzten aipatu behar: etxean bezala sentitu gara. Eskubaloiko giro aparta ere ezin ahaztu, gradak beti jendez gainezka egon dira, eta zaleen portaera txalotzekoa izan da.

Denboraldia amaitzen ari da. Denboraldi ahaztezina, bikaina izan da, eta espero dugu laster errepikatu ahal izango duzuela.

GORA SANLO!!!! SIRE KETAKE BU!!!


La información de este fin de semana de la sección femenina en nuestro club se centra en el sector estatal que ha disputado nuestro equipo cadete ARILAN en Zaragoza.

El jueves nos enfrentamos al anfitrión, El Jota, a la postre el campeón. Empezamos el encuentro nerviosas y un poco aceleradas, no dábamos con la tecla en nuestra defensa, lo que hizo que las rivales fueran cogiendo ventaja en el marcador; a base de trabajo y actitud nos fuimos acercando, hasta que en un lance del juego se lesionó nuestra jugadora Irati Egaña, a la que tuvimos que retirar de la cancha. Esto perjudicó notablemente en el ánimo del equipo y a partir de ahí fue todavía más difícil alcanzar a nuestras contrarias. Fue un día en el que no sale nada, que parece que todo va en contra nuestra, pero de todo se aprende y esta experiencia fue importante para saber controlar los nervios y poder afrontar con más entereza siguientes enfrentamientos.

Irati,  una de las jugadoras con más pundonor del equipo no pudo disputar los siguientes encuentros, lo que hemos lamentado tremendamente, aunque no le impidió participar en el ambiente de la estancia en Zaragoza. Estamos a la espera de las pruebas que esta semana se le practicarán. Suerte y que solo haya sido un susto. ANIMO CRACK!!!

El viernes nos enfrentamos al Calasancio, partido en el que mejoramos y demostramos nuestra superioridad. Era un encuentro muy importante, porque la victoria nos abría las puertas a poder disputar el 3º y 4º puesto, de lo contrario nos hubiéramos ido a casa. Ganamos 20-27, fuimos mucho más contundentes en defensa y estuvimos más acertadas en ataque; hicimos un buen trabajo.

El domingo nos jugábamos el 3º puesto contra las cántabras y aquí si dimos un gran nivel y jugamos el mejor partido del sector (27-20); mucho más rápidas, transiciones perfectas en ataque y una defensa numantina fueron la clave de una gran y meritoria victoria.

En resumen, un fin de semana inolvidable, una experiencia que a nuestras chicas no se les va a olvidar jamás. Habéis sido un equipo con mayúsculas y unas dignas e inmejorables representantes de Elgoibar y del Sanlo. Trasmitís unos valores que van más allá del deporte por lo que todos nosotros, padres, afición y directiva estamos super-super orgullosos/as.

Por último, no nos olvidamos de la acogida que nos ha dispensado la gente de Zaragoza, nos hemos sentido como en casa. Destacar también el magnífico ambiente de balonmano del que hemos disfrutado, con un polideportivo abarrotado todos los días y un comportamiento exquisito entre todas las aficiones.

Ya se acaba la temporada y solo nos queda deciros que ha sido un año pletórico e inolvidable; esperemos que pronto lo podamos repetir.

GORA SANLO!!!! SIRE KETAKE BU!!!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.