Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2020/01/25-26

NESKAK

PNEUMAX Elgoibar 16-15 Ordizia

Partidu oso ona gure jokalariena. Lehenengo zatian oso ondo jokatu dugu, erasoan zein defentsan. Zati honetako azkenengo jokaldian denbora gelditzeko eskaera egin eta jokaldi bat prestatu ondoren, jokaldi hori oso ondo egin eta gola lortu dugu (atsedenaldian, 9-8). Bigarren zatiari dagokionez, oso gaizki hasi gara eta 1-5 partziala egin digute. Hala ere, gure jokalarien jarrera onak eta amore ez emateak garaipena ekarri digu.

 

CIMDE Elgoibar 22-13 Pulpo

Partidu nahiko hasiera eskasekoa. Minutuak aurrera joan ahala, gure erasoa hobetuz joan gara, eta gol gehiago lortu ditugu. Defentsan oso ondo, gogor defendituz. Hobetzen jarraitzera, bide honetatik jarraitu ahal izateko!

 

BACALAOS ALKORTA Elgoibar 24-12 Mundarro

Partidu bikaina gure infantil neskena. Intentsitate handiz, bai erasoan eta bai defentsan ere. Gogo handiz jokatutako partidua, emaitza hori lortzea ahalbidetuz. Entrenatzen jarraituz, hobetuz joango gara!

 

Ordizia 18-23 TECNIFUELLE Elgoibar

Partidu engainosoa Ordizian jokatu duguna. Aurkariek, nahiz puntu bakar bat ere lortu ez lehen fasean, bizi mugitzen zuten baloia, eta jaurtiketa ugari egiten zituzten edozein posiziotatik. Gureen aldetik, bi atezainen lana nabarmendu nahi genuke: haien geldiketei esker, 3-5 golen abantailarekin egon gara partidu guztian zehar. Bagenekien fisikoki ondo egon behar genuela, bi jokalari falta zitzaizkigulako. Hala ere, taldeak bere maila eman du, eta partidua kontrolatua izan du hasieratik. Oso pozik gaude bigarren fasean lortzen ari garen emaitzekin, baina ezin gara erlaxatu. Lanean segitu behar dugu!!

 

Muzkiz 20-40 LAUKO Elgoibar

Partidu ona gure neskek larunbatean jokatutakoa: hasieratik serio defentsan,  eta erasoan gauzak ondo eginez. Deskantsuan,  9-18.

Bigarren partean igual jarraitu genuen: serio eta gauzak ondo eginez.

Lanean gogor jarraitu behar dugu.

MUTILAK

Zarautz C ZKE 26-25 ZUBACOR Elgoibar

TALDEA. Eskubaloiak duen ezaugarri nagusia TALDEA da. Talde-lana, taldean irabazi, taldean galdu, taldean sufritu, taldean gozatu. Gaur zorteak kale egin digu azkenengo momentuan, baina TALDE baten entrenatzailea sentitu naiz. Denok izan gara partidu honen protagonistak eta zorionez epaileak ere lagundu du behar bezalako neurketa bat jokatuz (ez zen bertako epailea).

Zorionak, mutilak, gaur denon artean ia irabazi dugun partiduagatik. Egurre!

 

Ereintza 26-10 KARAKATE JATETXEA Elgoibar

Etsigarria da partidu bat jokatzera joan eta zementuzko zolu gogorra duen frontoi hotz bat aurkitzea. Polita izan da aulkian zeuden jokalariak manta batekin tapatuta ikustea ere. Egoera hau bi taldeentzat berbera izan zela esan behar da, eta aitzakiarik ez, hortaz, partidua galtzeagatik. Gure talde murriztua berdinketarekin iritsi zen atsedenaldira. Bigarren zatian, ordea, alde egin digute aurkariek. Jokalariei atsedena eman ezinik aldaketarik gabe geundelako, jokaldiak egin ezinda aritu dira gure mutilak. Entrenatzen jarraitu behar dugu, eta gogoa jartzen. Taldeari konplizitatea falta zaio, eta hori nabaritzen da kantxan. Denen inplikazio eta eraginarekin asko hobetuko litzateke egoera.

Karakate, talde ona zarete, eta sinetsi behar duzue. Gora Karakate!!

BANKOA Elgoibar 17-28 Arrasate 

Porrot berri bat bigarren fasearen azken partiduan. Argi dago bigarren urtekoen aurka aritzen garenean ezin izango dugula irabazi. Aurreko partiduetan bezalatsu aritu gara; hasieran hutsekin eta aukera gutxirekin, eta berotu ahala, emaitzak lortzen hasi gara entrenatutako jokaldiak martxan jarriz. Oro har, partidu ona izan da, eta taldea garela erakutsi dugu, denek ekarpenak egiten dituzten taldea.

Egurra, Bankoa!!

PIZZERIA SALENTO Elgoibar 28-26 Bergara K.E.

Lehen fasea utzi genuen bezala hastea lortu genuen txapelketako bigarren itzuliaren hasieran, Bergara bezalako talde zail baten aurrean garaipen handi batekin. Joaneko partiduan azken 3 segundoetan puntu bat urratzea lortzen bagenuen, oraingoan biak lortu ditugu, baina ez azken segundora arte borrokatu gabe. Lehen zati oso onak atsedenaldira 5 golen aldearekin joateko aukera eman zigun, defentsa oso onean oinarrituta eta kontraerasora azkar igota.

Bigarren zatian, berdin-berdin hasi ginen, baina Ikerren lesioak defentsako intentsitatea jaitsiarazi zigun, eta, erasoan asmatu ez genuenez, Bergara markagailuan hurbildu zen gol baten aldea izateraino. Mutilek duten kemenari esker, indarra atera eta intentsitatez defendatzen hasi ginen, arazoei aurre eginez. Defentsa horrek baloia berreskuratu eta 28-26ko markagailua segundo gutxi batzuen faltan jartzeko aukera ematen zigun. Urrats bat gehiago gure hazkunde ibilbidean.

 

URKUNDE Elgoibar 26-32 Pulpo

Nahiz eta ilusioa izan zumaitarrak gainditzeko, egunero bete beharreko lanak ez dira argitaratu behar bezala, eta joko nahasia eta ideia gabekoa nabaritu da kantxan, batez ere lehenengo zatian. Atsedenaldian, 9-18 emaitza gure kontra. Bigarren zatian hobetu dugu gure jokoa eta intentsitatea, eta gure mutilak gusturago egon dira zati honetan. Markagailuan pixka bat ere aurreratu dugu; hala ere, diferentziak handiak izan dira,  26-32 bukatzeko azkenean.

DECA Elgoibar 28-28 Pulpo

Eskubaloi neurketa interesgarria bizi izan genuena maila honi agur esateko. Lagunak egin ditugu Basaurin, Irunen, Oreretan, Tolosan, Usurbilen, Zarautzen eta Zumaian. Hemendik aurrera bi helburu geratzen zaizkigu denboraldia borobiltzeko: bata Gipuzkoako Kopa eta bestea Anaitasuna Torneoa. Tartean, denetariko dastaketa.

  

Tolosa 24-20 ALCORTA FORGING GROUP Elgoibar

Partidu ona Usabal kiroldegian Tolosa aurkari zailaren aurrean Alcortak jokatutakoa. Lehenengo zatia parekatua joan zen, bai markagailuan bai kantxan, eta horren adierazle, estatistikak izan ziren. Elgoibartarrek defentsa gogor eta zorrotz bat burutzeaz gain erasoan ere helburua lortzera iristen ziren, hau da, gola lortzera. Bigarren zatian elgoibartarrek defentsan irmo jarraitu zuten, aurkariaren erroreak eraginez; partiduko 45. minutuan markagailuak 18-19 islatzen zuen, Alcortaren alde. Hortik aurrera 4 baloi galtzeaz gain eta zalantza handiko pare bat esklusio jasoaz Tolosakoek markagailuan aurrea hartu ziguten, eta amaierako emaitza 24-20 izan zen. Hala ere, esan beharra dago mutilek ez zutela etsi bukaera arte.

Mutilak animatzen jarraitu beharra daukagu, eta gogor lan eginez, garaipenak heldu daitezen. Gora Alcorta! Gora Sanlo!

JO TA KE, IRABAZI ARTE.


CHICAS

Fin de semana en el que nuestros tres equipos infantiles han cosechado tres victorias muy trabajadas, señal de que nuestra cantera goza de muy buena salud.

El PNEUMAX venció (16-15) al Ordizia en Elgoibar. Partido muy bueno de las nuestras, tanto en defensa como en ataque. Antes de la última jugada de la primera parte hemos pedido tiempo muerto para intentar realizar una jugada ensayada en los entrenamientos y nos ha salido a la perfección (9-8 al descanso). En la segunda parte hemos empezado un poco dormidas, pero nos hemos podido superar. Gran victoria en un partido igualado y muy bonito para el espectador.

CIMDE ganó (22-13) al siempre difícil Pulpo. Partido que hemos empezado sin ritmo pero poco a poco hemos cogido el tono y hemos acabado muy bien. Confiamos plenamente en este gran equipo de cara a los objetivos que tenemos pendientes.

El BACALAOS ALKORTA venció (24-12) al Mundarro. Partido muy completo disputado por nuestras canteranas. Gran intensidad tanto en defensa como en ataque. A seguir trabajando duro para seguir evolucionando y mejorando.

El equipo cadete territorial TECNIFUELLE se impuso al Ordizia (18-23). Partido engañoso el quehemos disputado. El rival, que aún sin haber conseguido ningún punto en esta fase hademostrado un buen nivel técnico, nos lo ha puesto complicado. Por nuestra parte destacar eltrabajo de las dos porteras, las paradas que han realizado han permitido que mantuviéramos una diferencia de 3-5 goles en todo el partido. Muy contentos con los resultados obtenidos en esta segunda fase, pero no hay que relajarse: a seguir trabajando.

El senior LAUKO venció con autoridad (20-40) al Muskiz. Buen partido de nuestras mayores, desde el principio serias en defensa y haciendo bien las cosas en ataque (al descanso, 9-18). La segunda parte más de los mismo, sin bajar los brazos y manteniendo el ritmo. Oso ondo, neskak.

CHICOS

Zarautz C ZKE 26-25 ZUBACOR Elgoibar

EQUIPO. Si algo tiene este maravilloso deporte es SER Y ACTUAR COMO EQUIPO. Trabajo en equipo, ganar en equipo, perder en equipo, sufrir en equipo, disfrutar en equipo. Hoy la suerte ha estado del lado costero y el árbitro (no era de Zarautz) ha mantenido el partido sin interferir en el resultado, cosa que en la costa estoy aprendiendo que por desgracia más bien suele ocurrir lo contrario.

FELICIDADES, equipo. Entre todos hemos estado a punto de lograrlo. Egurre!!

Ereintza 26-10 KARAKATE JATETXEA Elgoibar

Empezaré diciendo que es decepcionante ir a jugar un partido y encontrarse  con que el lugar donde lo vas a hacer es un frio frontón con un suelo de cemento que solo con mirarlo da miedo. Ha sido tierno ver a los jugadores sentados en el banquillo con mantitas para no quedarse helados. Pero bueno, hay que decir que las condiciones han sido sufridas por igual por ambos equipos; así que no es una excusa por haber perdido el partido. Nuestro escaso equipo, ha llegado con un empate al descanso. Sin embargo, en la segunda parte se nos ha escapado por completo el partido. Sin cambios para dar tregua a los jugadores, han estado faltos de jugadas y frustrados (con todo lo que ello conlleva). Hay que seguir entrenando, jugando y poniéndole ganas. Al equipo le falta convivencia y complicidad, y eso se nota en el campo de juego. Se podría mejorar mucho con el esfuerzo e implicación de todos.

Karakate, sois un buen equipo y os lo tenéis que creer. ¡Aúpa Karakate!

BANKOA Elgoibar 17-28 Arrasate

Nueva derrota en el último partido de esta segunda fase; está claro que midiéndonos con equipos de segundo año no ganamos. En general el partido ha tenido la misma tónica que los anteriores: empezamos con lagunas y pocas ocasiones, a medida que avanza el partido lo puesto en práctica en los entrenamientos da algunos frutos y conseguimos hilar jugadas y meter goles. En general buen partido y demostrando que somos un grupo muy unido aportando y dando ideas en el juego.

“GARROTE, BANKOA”

PIZZERIA SALENTO Elgoibar 28-26 Bergara K.E.

Inicio de la segunda vuelta del campeonato que conseguimos comenzar como dejamos la primera, con una gran victoria ante un siempre difícil Bergara. Si en el partido de ida conseguíamos arañar un punto en los últimos 3 segundos, en este hemos conseguido los dos, pero no sin luchar hasta el último segundo. Una primera parte muy buena nos permitía ir al descanso con 5 goles de diferencia, basados en una muy buena defensa y rápidas subidas al contrataque. En la segunda parte, comenzábamos igual, pero la lesión de Iker nos hacía bajar la intensidad defensiva, y los no aciertos en ataque hacían que el Bergara se acercara en el marcador hasta tener solo un gol de ventaja. Gracias al coraje que tienen los chavales, supimos sacar fuerza y empezar a defender con intensidad, enfrentándonos a las adversidades. Esta defensa nos permitía recuperar el balón y poder poner a falta de unos pocos segundos el marcador de 28-26. Un paso más en nuestra trayectoria de crecimiento.

  

URKUNDE Elgoibar 26-32 Pulpo

 A pesar de los resultados adversos de los últimos partidos, el partido contra los zumaiarrak prometía y nuestros chicos albergaban alguna esperanza en ganarles. Pura ilusión si nos atenemos al juego de la primera parte donde nuestro equipo ha brillado por su ausencia, sin ideas en el juego y viendo cómo entraban los balones en nuestra portería. Al descanso hemos ido con un resultado adverso de 9-18. La segunda parte ha arrancado con más brío y los nuestros han estado mejor en su juego, con otra dinámica e intensidad en el campo. Aparte de la lucha entre ambos equipos, las diferencias en el marcador han sido altas a favor de los adversarios y así el resultado final ha quedado en un 26-32.

DECA Elgoibar 28-28 Pulpo

Partido muy interesante el que vivimos para dar la despedida a esta categoría. Hemos hecho amigos en Basauri, Irun, Rentería, Tolosa, Usurbil, Zarautz y Zumaia. A partir de ahora nos quedan dos objetivos para redondear la temporada, la Copa de Gipuzkoa y el Torneo Anaitasuna. Entretanto, todo tipo de degustación.

  

Tolosa 24-20 ALCORTA FORGING GROUP Elgoibar

 Buen partido el realizado por el Alcorta en la cancha siempre difícil del Tolosa. Una primera parte muy igualada en la que hemos conseguido mantenernos firmes y ordenados en defensa, con un buen acierto en ataque. La segunda parte seguimos concentrados, fuertes en defensa, provocando pérdidas de balón, llegando al minuto 45 con ventaja de 1 en el marcador, 18-19; a partir de ahí tuvimos 4 pérdidas de balón que el Tolosa aprovechó para irse de nuevo en el marcador, pero en ningún momento dejamos de pelear, acabando el partido con un resultado de 24-20. No queda más que seguir animando y trabajando para que lleguen las victorias. Gora Sanlo! Gora Alcorta!

JO TA KE, IRABAZI ARTE!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *