Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2020/01-02/31-01-02

NESKAK

Leizaran 11-20 DARIO Elgoibar

Gure neskek partidu bikaina jokatu dute. Defentsan oso intentso egon dira, momentu oro laguntzak emanez; atezainek ere asko lagundu dute. Erasoan egoera eta jokaldi politak sortu ditugu, entrenatutako gauzei forma emanez. Baloiaren igoera ona eta batez ere nesken jarrera. Hau da jarraitu behar den bidea.

 

Bidasoa Irun 28-10 BACALAOS ALKORTA Elgoibar

Partidu zaila geneukan, aurrean aurkari indartsu bat. Lehenengo zatia nahiko makala izan zen gure partetik: defentsan intentsitate gutxi eta erasoan zorte txarra jaurtiketa asko huts eginez. Bigarren zatian defentsan intentsitate pixka bat gehiago izan genuen eta erasoan zorte handiagoa ere bai, 12-7ko partzialarekin bukatuz. Partiduaren amaieran, 28-10.

Leizaran 30-12 PENUMAX Elgoibar

Partida nahiko txarra. Gure jokalariek jarrera ona izan zuten, baina haien jaurtiketak portzentaia oso baxuetan bukatzen dute atzearen barruan. Ez da posible lehenengo zatian 15-7 bukatzea, eta arrazoietako bat 5 penalti eta gol errazak ez sartzea. Bigarren zatiari dagokionez, gure jokalarien errendimenduak beherantz egin zuen jokalari gutxiegi geundelako, %100 alde fisikotik emateko (jendea falta zen). Alde batetik, triste 30-12 bukatzeagatik; aldiz, esperantza daukat gure jokalarien jaurtiketak sartzen joango direla uste dudalako.

Lan asko dugu, horretarako gaude entrenatzaileak, haiei laguntzeko eta haien hobekuntzan jarduteko.

Ereintza 13-25 CIMDE Elgoibar

Partidu nahiko eskasa gure infantilena. Erasoan eta defentsan oso flojo, ezin golak sartuta. Partidua aurrera joan ahala, hobetuz joan gara, eta konfiantza handiagoarekin eraso eginez. Azken 15 minutu bikainetan, gol errazagoak sartu ditugu. Lanean gogor jarraitzera!

Aiala ZKE 21-28 SALENTO GELATI Elgoibar

Partidu bikaina Aritzbatalde kiroldegian jokatutakoa. Hasieratik ideia garbi edukita markagailuan aurretik jarri gara eta nahiz eta Zarautz gerturatzen saiatu, gogor jarraitu dugu. Bigarren zatian indar gehiago atera eta partidua bikain ateratzea lortu dugu. Hau da bidea… ZORIONAK!

ARILAN Elgoibar (Promozioa)

Aste bukaera gogorra izan duguna: 3 egunetan, 3 partidu. Orokorrean ez dugu guk nahi genuen irudia eman, baina helburua lortu dugu. Euskadiko 8 talde onenen artean egongo gara bigarren fasean. Orain errekuperatu eta gogor entrenatzera.

Esfortzu handia egin dugu! ZORIONAK!😉

LAUKO Elgoibar 26-19 Ereintza💪

Partidu ona gure seniorrek jokatutakoa, ekipo on eta gogor baten aurka. Deskantsuan, 11-9. Bigarren partean ondo ibili gara defentsan, eta erasoan aukera onak aurkituz golak sartzeko.

Gogor jarraitu behar dugu lanean.💪💪💪💪

MUTILAK

HOTEL TXARRIDUNA Elgoibar 24-26 Hernani

Gaurkoan ondo hasi dugu partidua, lan ona eginez, bai erasoan baita defentsan ere. Atezainen Lana nabarmentzekoa izan da. Horrek, atsedenaldian, hiru goleko abantaila eman digu, baina bigarren zatian gauzak okertu egin dira. Erasoan ez gara fin ibili, baloi asko galduz eta defentsan makal. Aurkariek aurretik jartzea lortu dute, baina markagailua berdintzea lortu dugu eta azkenengo minutuetan joan zaigu partidua. Lanean jarraitzera, ez dugu besterik. Animo, ekipo!!

 

ZUBACOR Elgoibar 23-18 Egia

Partidu serioa asteburuan jokatu duguna. Momentu garrantzitsuetan buruarekin jokatzea lortu dugu. TALDEA izan gara eta horren aurka jokalari on batek ezin du aurre egin. Zorionak, mutilak! Egurre!!

Tolosa 21-25 PIZZERIA SALENTO Elgoibar

Partidu ona gaur goizean Tolosan jokatutakoa. Partidu gogorra eta landua, hirugarren eta bosgarren postuen arteko berdinketa hirukoitzarekin buruz buruko postuetan jarraitzera eramaten gaituena. Garaipen hori konstantzian, defentsan egindako ahaleginean eta atean egindako ekarpen bikainean oinarritzen da. Garaipen honek gero eta gehiago hurbiltzen gaitu mailari eusteko helburura, eta jarraipena ematen digu 4 garaipeneko bolada oso onean. Lanean eta partiduz partidu jarraitzea dagokigu, eta taldeak transmititzen duen ilusioarekin jarraitzea. Gora Salento!!

Eibar Eskubaloia 35-32 URKUNDE Elgoibar

Partidu oso azkarra eta lehiatua izan da. Gure jokalariek dena eman dute kantxan; hala ere, ezin izan dugu irabazi. Lehenengo zatian bi gol aurretik bukatu dugu baina azkenean emaitza eibartarren aldekoa izan da (35-32).


CHICAS

El infantil DARIO ganó al Leizaran en Andoain (11-20). Nuestras chicas han jugado un partido muy completo. Muy intensas en defensa y dando ayudas cuando era necesario. Reseñar la excelente contribución de la portería. En ataque muy buenas subidas de balón. Este es el camino a seguir.

El PNEUMAX tampoco pudo con el otro equipo del Leizarán (30-12). Encuentro en el que no estuvimos del todo acertadas: fallamos unos cuantos penaltis y muchos tiros fáciles. Tenemos trabajo pendiente en los entrenamientos para ensayar esta jugada. Seguro que con el tiempo se mejora. Confiamos plenamente en vosotras.

El CIMDE se impuso con autoridad al Ereintza (13-25) en Rentería. Nos costó entrar en el partido, pero a medida que avanzaba fuimos mejorando y mostrando nuestro mejor juego con mucha efectividad en los ataques. Hay que seguir trabajando sin relajarse.

BACALAOS ALKORTA perdió contra el Bidasoa en Irún (28-10). Partido contra un rival muy difícil. En  la primera parte no estuvimos a nuestro nivel, lo que hizo que se nos fueran en el marcador. En la segunda parte mejoramos, pero fue imposible igualar el marcador.

Gran victoria de las cadetes de Liga Vasca SALENTO GELATI contra el Aiala de Zarautz en el Aritzbatalde (21-28). Fenomenal partido, desde el inicio nos hemos adelantado en el marcador y aunque el Zarautz ha intentado acercarse hemos mantenido siempre la diferencia. En el segundo tiempo, más de lo mismo. En definitiva, gran partido de nuestras chicas en el que todas han aportado y contribuido en el triunfo.

Este fin de semana el equipo de Liga Vasca juvenil ARILAN ha jugado la fase de promoción en Elgoibar contra Eharialdea, Leizaran y Zuazo. Duro fin de semana en el que hemos disputado tres partidos en tres días. No hemos jugado a nuestro nivel, pero lo más importante es que el objetivo lo hemos conseguido. De los tres partidos hemos ganado dos, quedando segundas en la clasificación, lo que nos da el pase para jugar el campeonato entre los ocho mejores equipos de Euskadi.

La chicas del Senior LAUKO vencieron (26-19) al Ereintza en Elgoibar. Buen partido el jugado por nuestras seniors contra un buen y trabajado equipo. Hemos estado muy bien en defensa y en ataque. A pesar de los buenos resultados no hay que confiarse y hay que seguir trabajando duro.

CHICOS

HOTEL TXARRIDUNA Elgoibar 24-26 Hernani

Buen comienzo del partido por nuestra parte. Bien en ataque y también en defensa, con buen trabajo en la portería, lo que ha hecho que nos fuéramos al descanso con tres goles de ventaja. La segunda mitad ha sido todo lo contrario: hemos cometidos muchos errores en ataque y hemos estado flojos en defensa, lo que ha propiciado que el contrario se pusiera por delante; pero aún así, hemos conseguido igualar el marcador hasta los minutos finales, en los que se nos ha escapado el partido. A seguir trabajando durante la semana para mejorar. Ánimo, equipo!

 

ZUBACOR Elgoibar 23-18 Egia

Partido serio en el que hemos sabido jugar con cabeza en los momentos claves. Un jugador no puede contra un equipo. Felicidades, chicos. Egurre!!

Tolosa 21-25 PIZZERIA SALENTO Elgoibar

Buen partido el jugado esta mañana en Tolosa. Partido duro y trabajado que nos hace seguir en los puestos de cabeza con un triple empate entre el tercer y quinto puesto. Una victoria basada en la constancia, el esfuerzo en defensa y una muy buena aportación en la portería. Una victoria que nos acerca cada vez más al objetivo de la permanencia y nos da continuidad en una muy buena racha de 4 victorias consecutivas. Nos toca seguir trabajando y partido a partido y seguir con la ilusión que el equipo transmite. Aupa Salento!!

Eibar Eskubaloia 35-32 URKUNDE Elgoibar

Partido rápido y competido, donde los nuestros lo han dado todo en la cancha. En el descanso el resultado ha sido de dos a nuestro favor, pero el marcador final ha sido de 35-32 a favor de ellos.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *