Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2020/03/06-07-08

NESKAK

Leizaran 28-18 DARIO Elgoibar

Emaitzak ez du egindako lana islatzen: desberdintasun fisikoa oso nabaria izan da. Hala ere, gure neskek jarrera borrokalaria erakutsi dute, momentu oro intentsitatearekin jokatuz. Nabarmentzekoa defentsan egindako lana eta erasoko hainbat jokaldi.

 

Legazpi Zuri Zuri 24-7 BACALAOS ALKORTA Elgoibar

Partidu zaila zapatuan jokatutakoa. Legazpiko taldeak 4-2 defentsa planteatu zuen, eta gure jokalariak ez ziren izan gai irtenbideak bilatzeko; ondorioz, akats asko egin genizituzten. Lehenengo zatian Legazpik 10 goleko errenta lortu zuenez, oso zaila zen partiduari buelta ematea, baina amaieran hobekuntzak nabaritu ziren. Orain, egindako erruak aztertu, bueltako partiduari begira.

 

PNEUMAX Elgoibar 21-23 Irauli

Partidu zaila asteburuan jokatutakoa, eta zoritxarrez ezin izan genuen irabazi. Partidura jokalari gutxirekin aurkeztu ginen, horren ondorioz, gure neskek minutu asko jokatu zituzten. Hala ere, aipatzekoa da haien esfortzua, momentu oro borrokan ibili zirelako partidua irabazteko helburuarekin. Partidua ezin izan genuen irabazi; halere, oso pozik nago gure neskek egindako lanarekin.

 

Pulpo 17-21 CIMDE Elgoibar

Orain arteko partidu eskasenetarikoa, nahiz eta emaitzak hori ez islatu. Arazoak izan ditugu bai erasoan eta bai defentsan.  Deskantsuan, 9-10. Bigarren zatiaren hasiera ona, baina gutxi iraun zigun pozak. Berriz akats handiak bi aspektuetan. Lanean gogor jarraitu behar dugu, partidu garrantzitsuak datozelako!

 

Tolosa 33-31 NEURRI Elgoibar

Partidu gogorra hasieratik. Lehenbiziko 15 minutu bikainen ondoren, markagailuan aurretik jarri ginen, baina defentsan egindako akats batzuei esker (defentsan makal ibili ginen) aurretik jarri ziren aurkariak. Bigarren zatian defentsa desberdinak probatu genituen, markagailuari buelta emateko. Amaieran, partidua irabazteko indarrak hartu genituen, eta ia lortu genuen. Lan ona amaiera horretan egin zutena; intentsitate horrekin jokatu izan bagenu partidu osoan… Lanean segituko dugu.

 

Ereintza 21-25 TECNIFUELLE Elgoibar

Partidu orekatua Beraun frontoian jokatu zena. Oso erasokorrak izan dira aurkariak, eta askotan ez dugu asmatu haiek gelditzen. Laguntzekin defenditu behar izan dugu, baina batzuetann berandu iristen ziren laguntzak. Oro har, partidua kontrolatua izan dute gureek, 3-5 golen errentekin. Hala ere,  bigarren zatian gureen makalaldi batek berdinketa ekarri du, eta gure onena eman behra izan dugu, momento garrantzitsuenean, garaipena lortzeko. Beste behin, jarraitzaileei zorionak eman behar dizkiegu, askotan etxean bageunde bezala sentitzen baikara kanpoko partiduetan eta.

 

ASTIGARRAGA GYS SPORT Elgoibar 26-18 Bera Bera

Defentsan eroso hasi gara, baloiak berreskuratzen eta kontraerasoekin; atsedenera 8 golen alde erosoarekin joan gara. Bigarren zatian erlaxatuta atera dira gure neskak, eta Bera Berak aukera baliatu eta gol errazak egin dituzte. Hala ere, erreakzionatzen jakin dugu, eta aldeari eusten. Zorionak neskei egindako esfortzuagatik.

 

SALENTO GELATI Elgoibar 25-30 Aiala ZKE

Hasieratik ikusten zen jokoan asko geneukala bi taldeek. Zarauztarrek 7 golen abantaila behar zuten lidertza lortzeko; hala ere, lau partidu geratzen dira bigarren fase hau amaitzeko eta Euskadikio laukio  finalera eramango gaituen bi plazetako bat lortzeko.

Hasieratik joan dira aurkariak aurretik, nahiz alde handiz ez izan. Partidua amaitzeko 13 minutu geratzen zirela, berdintzea lortu dugu, baina nerbioek eta erabaki prezipitatuek gure aurka jokatu dute.

Orain, lanean segitzera. Hemendik aurrera, partiduak oso gogorrak izango dira. Neskek konfiantza hartu behar dute, tentsio handiko partiduetarako prest egoteko.

ZORIONAK!!

 

Errotabarri 26-18 ARILAN Elgoibar

Hasieratik joan zitzaigun partidua, eta ez genuen errekzionatzen jakin. Erasoan, beren defentsa eta atezain onarekin, kostatu egiten zitzaigun golak egitea, eta defentsan ere ez dugu gure maila eman. Lanean segitu behar dugu urtea ahal den ondoen amaitzeko.

 

 

LAUKO Elgoibar 35-19 Eharialdea

Partidu ona gure seniorrek asteburuan jokatutakoa.

Lehen partean defentsan oso ondo egon ginen, eta erasoan aukera onak aurkitu genituen. Poliki-poliki, diferentzia hartu genuen markagailuan. Deskantsuan, 18-9.

Bigarren partean berdin jarraitu genuen, eta nahiz eta Gasteizkoek zaildu gure erasoko jokoa, defentsa ezberdinekin ondo bukatu genuen partidua.

Beste pauso bat gure helburua lortzeko.

 

MUTILAK

Ereintza 26-33 HOTEL TXARRIDUNA Elgoibar

Lehen zatiko lehengo hamar minutuetan nahiko makal, ezinean ibili ginen aurkariak lau golen abantaila lortuz. Entrenatzaileek hutsartea eskatu, agindu batzuk eman eta handik aurrera bai defentsan baita erasoan ere hobetuz joan ginen. Horren emaitza atsedenaldira lau gol goitik joatea izan zen. Bigarren zatian, hasieratik gogor defendatzen eta erasoan gauzak ondo eginez, markagailuan diferentzia handitzea ekarri zuen. Hortik aurrera, akatsak izan arren, eroso jokatu genuen partidu  bukaera arte. Segi horrela, TALDE!! Askotan lanaren ahaleginak bere etekinak ekartzen ditu.

 

Aloña Mendi 22-27 ZUBACOR Elgoibar

Goiz hotz bezain pozgarria. Partidu serioa jokatu du taldeak. Hasieratik kontzentratuta, gaurko garaipena defentsan oinarrituko zela ondo baino hobeto ikasiak, atsedenaldira 11-11 markagailuarekin iritsi gara. Bigarren zati polita burutu ondoren, erakutsi dugu partiduetako azken minutuak jokatzen ikasi dugula. TALDEA. Egurre!!

 

Legazpi 28-20 BANKOA Elgoibar

Tentsio handiko partidua Legazpian jokatu zena. Aldez aurretik ikusten zen partidu berdindua izango zela, eta halaxe izan ere. Gure mutilek beren onena atera zuten, eta erakutsi zieten aurkariei ez zela partidu erosoa izango. Partidu guztian zehar, 8 golen desabantaila izan zuten. Garaipen usaineko porrota, nolanahi ere, gureentzat, irribarretsu eta egindakoaz harro amaitu baitzuten partidua. Animo, mutilak, garaipena gertu dago eta.

Eskertzekoak, bestalde, gurasoen animo guztiak. Denok gara taldeko kide. Egurra, Bankoa!

 

KARAKATE JATETXEA Elgoibar 29-30 Arrasate

Aldapa behera hasitako partidua. Akats asko lehen zatian: baloia ez zen sartzen atean. 6-17 galtzen joan gara aldageletara.

Aldagelan zer gertatu ote da? Mutilak beste jarrera batekin irten dira. Pixkanaka, aldea murriztuz joan gara. Denbora pixka bat falta izan zaigu markagailuari buelta emateko. Azken 15 minutuak intentsoak izan dira, eta emozio handikoak. Azkenean, 29-30 galdu dugu. Horrek esan nahi du gogoz eta borrokatuz lortzen direla gauzak.

GORA KARAKATE!!

 

URKUNDE Elgoibar 26-35 Pulpo

Lehenengo zatian, eutsi dugu talde aurkaria, markagailuan guri alde handirik atera gabe (14-17 atsedenaldian), baina gure ametsak bigarren zatian porrot egiten du: partidu aspergarria egin dugu , emoziorik gabea, zumaiarrek beren lanarekin abantaila handituz, eta azkenean partiduaren emaitzak (26-35) nabarmen adierazten du gure joera. Beti behera etortzen gara atzetik izaten bagara markagailuan. Non daude gure baliabideak?

 

Ereintza 29-33 DECA Elgoibar

Hilerri ondoan dagoen kantxara egindako bisita honetan, neurketari ekin genion arbasoak agurtu ondoren. Lasai zeudela egiaztatu eta gero, izozkailuan sartu eta beroketa ariketak egiten hasi ginen izoztu baino lehen. Hortik aurrera, aurkaria kontrolpean izatea lortu genuen.


CHICAS

El equipo infantil DARIO no pudo contra el Urola en Zumarraga (28-18). El resultado no refleja lo que se vio en la cancha. Nuestras chicas han competido en todo momento y nunca han bajado la intensidad.

El BACALAOS ALKORTA perdió (24-7) contra el Legazpi Zuri zuri en Legazpia. Las contrarias plantearon una defensa 4:2 que se nos atragantó, y conllevó errores y pérdidas de balón impropias de nuestras chicas. Estuvimos todo el partido a remolque, aunque en el último tramo mejoramos nuestro juego, y ya no fue posible remontar.

El infantil PNEUMAX cayó contra el Irauli en Elgoibar (21-23). Partido muy disputado y en el que nos faltó una pizca de suerte. Nos presentamos con varias bajas y las jugadoras tuvieron que disputar muchos minutos, pero a pesar de estas dificultades rindieron a un muy buen nivel. A recuperarse las lesionadas y a seguir trabajando.

Por último, el CIMDE venció (17-21) contra el Pulpo en Zumaia. A pesar de la victoria, no fue nuestro mejor partido y aun así nos llevamos los dos puntos. Hemos tenido muchos problemas tanto en ataque como en defensa, pero nuestras chicas han sabido sacar su calidad y hacerse con el triunfo.

Los equipos cadetes de territorial han tenido diferente suerte este fin de semana.

Tolosa 33-31 NEURRI. Partido duro desde el principio. Unos buenos quince minutos de la primera parte donde dimos la talla y nos pusimos por delante en el marcador; luego bajamos nuestro rendimiento y nos adelantaron. Segunda parte donde probamos diferentes defensas para intentar darle la vuelta al marcador y estuvimos a punto de conseguirlo. La lección que hemos aprendido es que hay que jugar con esta intensidad durante todo el encuentro, no solamente en los minutos finales.

Ereintza 21-25 TECNIFUELLE. Partido muy reñido el que se ha disputado en el frontón de Beraun. Las rivales han propuesto un ataque muy agresivo y en muchas ocasiones no hemos sabido pararlas. Hemos defendido con ayudas, aunque no siempre han sido efectivas, pero en general el trabajo ha dado su fruto y hemos sabido mantener el control del partido. Una vez más, agradecer a nuestra afición por su apoyo, que muchas veces los partidos que jugamos como visitante parece que los juguemos en casa.

El juvenil territorial ASTIGARRAGA venció (26-18) al Bera Bera B. Hemos empezado el partido cómodas en defensa recuperando balones y subiendo al contraataque. Al descanso con 8 goles de ventaja. La segunda parte hemos salido un poco relajadas y ellas se han aprovechado de esta circunstancia, pero hemos sabido reaccionar y conservar la diferencia.                                                                                                                                                                          Nuestros equipos de Liga Vasca no han tenido suerte este fin de semana.

Cadete SALENTO GELATI 25-30 Aiala. Partido en el que desde el principio se palpaba que nos jugábamos mucho los dos equipos. El Aiala nos tenía que ganar de 7 goles para arrebatarnos el liderato. Desde el principio siempre hemos ido a remolque, con una diferencia de 2-3 goles; luego, a falta de 13 minutos, hemos logrado empatar pero los nervios y las precipitaciones casi nos juegan una mala pasada. Ahora a trabajar y a afrontar con confianza los partidos que nos quedan.

Errotabarri 26-18 ARILAN. Partido que se nos fue desde un principio y no supimos reaccionar. En ataque nos costaba mucho marcar, nos encontramos con una gran portera que nos puso el partido cuesta arriba. En defensa tampoco estuvimos a nuestro nivel. A seguir trabajando para terminar la liga lo mejor posible.

Por último, las senior del LAUKO vencieron con autoridad al EHARIALDEA en el Olaizaga (35-19). Buen partido el de las nuestras. La primera parte estuvimos muy bien, tanto en defensa como en ataque. Al descanso, 18-9. En la segunda parte, la misma tónica, sin bajar el ritmo y poniendo en práctica todo lo entrenado. Un paso más para conseguir nuestro objetivo.

CHICOS

Ereintza 26-33 HOTEL TXARRIDUNA Elgoibar

 Los primeros diez minutos de la primera mitad no conseguíamos entrar en el partido. El contrario era mejor y fruto de ello, los cuatro goles de desventaja. Los entrenadores pidieron  tiempo muerto, y a partir de ahí fuimos a más tan tanto en defensa como en ataque y llegamos al descanso con cuatro goles a favor. En la segunda mitad, desde el principio, salimos concentrados. Defendíamos bien, y en ataque salían las cosas. Conseguimos aumentar la diferencia en el marcador. Esto nos hizo  jugar más tranquilos y mantener la distancia hasta el final, aun cometiendo algunos fallos en defensa, los cuales hay que trabajarlos en los entrenamientos. ¡¡Seguid así, EQUIPO!! El esfuerzo del trabajo a veces trae sus beneficios.

 

Aloña Mendi 22-27 ZUBACOR Elgoibar

Mañana fría al igual que perfecta. Partido muy serio el realizado hoy. No olvidemos que jugábamos contra un imbatido líder de grupo. Conscientes de que el partido nos pediría una gran exigencia defensiva, hemos realizado una primera parte casi perfecta, llegando al descanso con un marcador de 11-11. Segunda parte de CREER y PODER como equipo, al que se ha sumado saber mover y jugar los últimos minutos. EQUIPO. Egurre!!

 

Legazpi 28-20 BANKOA Elgoibar

Partido tenso el jugado en Legazpia. Los primeros compases del partido auguraban un partido emocionante y así fue: nuestro equipo sacó la garra que llevan dentro, y demostrando al equipo rival que no les iba a resultar un partido cómodo consiguiendo mantener un marcador adverso tan solo con 8 goles de diferencia durante todo el partido, derrota que sabe a victoria, la que se reflejaba en los chavales que terminaron como siempre con una sonrisa en sus caras y orgullosos del trabajo realizado

¡Ánimo, chicos! La victoria está cerca. Trabajando duro tanto en los entrenamientos como en los partidos. Agradecer los ánimos de los padres/madres, ya que todos somos parte de este equipo. GORA “BANKOA”!

 

KARAKATE JATETXEA Elgoibar 29-30 Arrasate

Un partido que ha empezado cuesta abajo muy a nuestro pesar. Una primera mitad con muchos desaciertos. El balón no entraba en la red. Hemos terminado la primera parte perdiendo 6-17.

¿Qué ha pasado en el vestuario? Los chavales han salido con subidón. Poco a poco hemos ido acortando diferencias. En la segunda parte nos ha faltado un poquito de tiempo para remontar. Los últimos 15′ han sido muy intensos y emocionantes. El partido ha finalizado 29-30. Esto demuestra que con ganas y luchando se consiguen muchas cosas.

¡¡AÚPA KARAKATE!!

 

URKUNDE Elgoibar 26-35 Pulpo

Amarramos el juego y el tanteador en el primer tiempo, con un esperanzador resultado negativo de 14 – 17 en el descanso, pero no sabemos lo que ocurre en el segundo tiempo cuando el marcador está en contra, y no jugamos con el dinamismo e intensidad que requiere la situación, desfondándonos con esa muestra de juego aburrido y desesperado, sin quitar mérito a los contrarios, los cuáles se llevan el partido con suma facilidad (26-35). ¿Dónde están nuestro esfuerzo y el debido pundonor?

 

Ereintza 29-33 DECA Elgoibar

En la visita realizada a esta cancha situada al lado del cementerio, comenzamos el encuentro después de saludar a los ancestros. Después de comprobar que se encontraban tranquilos, entramos en la nevera a realizar ejercicios de calentamiento antes de congelarnos. De ahí en adelante logramos tener al equipo contrario bajo control.

 

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *