Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2020/10/17

NESKAK

GAURVE ASESORES Elgoibar 15 – 13 BM. Loyola

Lehengo partea berdindua joan zen ta ez ginen egon fin porteriako jaurtiketetan, defentsako lana oso ona izan zen Atsedenaldian 7-7.

Bigarren partean ondo segitu genuen defentsan eta porteria laguntzarekin.

Atakean hobeto egon ginen opzio onak edukitzen jaurtiketetarako.

Lehengo garaipena  eta ekipoko lan bikaina.

Lanean jarraitu behar  dugu hobetzeko.

💪🏻💪🏻💪🏻💪🏻💪🏻

MUTILAK

Ademar Zaragoza 29 – 20 ALCORTA FORGING GROUP Elgoibar

Antzinatik egundaino herri honek harria, egurra eta burdina lantzen jakin izan du, hortik datoz Arriola, Egurrola eta Burdinola. Bestetik, musikari dagokionez, ganorazko bilakaera lortu du zaletasunaren ikuspuntutik, trikitixa, txalaparta, klasikoa eta burdin-hotsa, esaterako. Azken honen harira, ordubeteko iraupena izango zuen burdin hotsezko jaialdian parte hartzera gonbidatu gintuzten Zaragozako Matmata Estudioaren pistan. Bardenasak zeharkatu ondoren ilusioz, gogoz et abarrez iritsi ginen ekitaldiaz gozatzera. 50 minututan ekipoak espektakuluaz ederki gozatu zuen baina, ba patean, partehartzaileen eskutik inongo eskaririk jaso gabe, ekipoa perimetralki konfinatua izan zen, programatu gabeko musika aldaketarekin Regetonia alegia. Taldeak Regetoni ikastaroa eskatu du etorkizuneko jaialdietan hobeto moldatzeko. Jokoa, erritmoa, erasoko trantsizioak, defentsa lana eta konpromezua gora kotizatzen ari dira.


CHICAS

GAURVE ASESORES Elgoibar 15 – 13 BM. Loyola

Primera parte igualada en la que no estuvimos acertados de cara a porteria, el trabajo defensivo  fue muy bueno llegando al resultado 7-7 al descanso.

Segunda parte en la que seguimos estando bien en defensa y buena colaboración de la portería, en ataque estuvimos mejor que en la primera parte llegando a tener buenas opciones de lanzamiento y con mejor acierto de cara a portería.

Primera victoria y muy buen trabajo del equipo.

A seguir trabajando para seguir mejorando.

💪🏻💪🏻💪🏻💪🏻💪🏻

CHICOS

Ademar Zaragoza 29 – 20 ALCORTA FORGING GROUP Elgoibar

Desde tiempos inmemorables hasta el presente este pueblo ha sabido trabajar la piedra, la madera y el hierro. De ahí vienen Arriola, Egurrola y Burdinola. Musicalmente ha evolucionado, véase trikitixa, txalaparta, clásica y metal. Al hilo de esto ultimo, este fin de semana nos invitaron a participar en un festival metalero (hard-rock y heavy metal) de una hora de duración en la pista del Estudio Matmata de Zaragoza. Después de atravesar las Bardenas llegamos con ilusión, ganas y demás a disfrutar del evento. Durante 50 minutos el equipo estuvo sumergido en el espectáculo. De repente, sin petición expresa de los participantes, el equipo fue confinado perimetralmente con el cambio de música no programada, pasando al Regeton, para el deleite de los no confinados. El grupo ha solicitado el cursillo Regeton para afrontar futuros festivales. El juego, el ritmo, las transiciones ofensivas, el acoplamiento defensivo y el compromiso cotizan al alza.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *