Sanlo Festa 2024

Aurten ere denboraldi bukaera ospatzera goaz. Ekainaren 15ean jokalari, entrenatzaile, delegatu eta gurasoek bazkari eder bat egingo dugu. Urtero bezala, oroigarriak banatuko ditugu eta bazkal ostean dantza egiteko musika egongo da.

Jokalari eta entrenatzaileak gonbidatuta daude eta ez dute bazkaria ordaindu beharko, baina izena eman behar dute formulario honetan tokia gordetzeko. Jokalari edo entrenatzaileekin joango diren gainontzeko lagunek honako prezioak ordaindu beharko dituzte transferentzia bidez:

  • Nagusiek: 25 €
  • Adin txikikoek: 15 €

Transferentzia ES75 3035 0007 2900 7006 5927 (Laboral Kutxa) kontura egin behar da eta oso garrantzitsua da jokalari edo entrenatzailearen izena eta taldea transferentziaren kontzeptuan adieraztea.

Lekua mugatua denez komeni da Maiatzaren 15erako izena ematea eta zurekin datozen laguntzaileen ordainketa egina izatea. Aurten Sanlok 25. urteurrena ospatzen duenez, egun horretatik aurrera izen ematea irekiko dugu Maiatzaren 30 arte, inoiz Sanloko parte izan diren lagun guztiek aurten gurekin batera ospatzeko aukera izan dezaten. Jokalari edo entrenatzailea bazara, arin ibili eta Maiatzaren 15a baino lehen izena eman, tokirik gabe ez geratzeko!


Como en años anteriores, este año también vamos a celebrar el fin de temporada. El día 15 de junio haremos una comida para jugadores/as, entrenadores/as, delegados/as y padres/madres. Como todos los años repartiremos unos reconocimientos y tras la comida habrá música para bailar.

Para jugadores/as y entrenadores/as la comida es gratis, pero deberán inscribirse en este formulario para reservar su plaza. El resto de personas que asistan como acompañantes deberán pagar estos precios mediante transferencia:

  • Mayores de edad: 25 €
  • Menores de edad: 15 €

La transferencia hay que hacerla a la cuenta ES75 3035 0007 2900 7006 5927 (Laboral Kutxa) y es muy importante que indiquéis el nombre de la persona jugadora o entrenadora y su equipo en el concepto.

Debido a que el espacio es limitado conviene que os apuntéis y paguéis el dinero de las personas acompañantes para el 15 de mayo. Además, dado que Sanlo celebra su 25º aniversario, a partir del 15 de mayo abriremos la inscripción hasta el día 30 a todas aquellas personas que alguna vez hayan formado parte de Sanlo. Así que, si eres jugador/a o entrenador/a, no esperes e ¡inscríbete antes del 15 de mayo para no quedarte sin sitio!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *