Irailaren 5 eta 6an Gojko Vucinic Elgoibar Hiribildua VIII. kadete txapelketa ospatuko dugu. Informazio guztia gure webguneko Gojko Vucinic Txapelketa atalean aurkituko duzue.
Aurreko urteetan bezala, Gipuzkoa, Bizkai eta Nafarroako klubetako oinarrizko eskubaloi taldeak aurrez aurre jarriko dira klubetan egiten den harrobiko lana erakusteko.
Aurten 10 klubetako 16 talde izango ditugu. Larunbatean neskek Olaizaga kiroldegian jokatuko dute eta mutilek IMH kiroldegian. Igandean finalak eta 3. eta 4. postuak Olaizagan jokatuko dira. Aldiz, IMH kiroldegian 5. eta 6. postuak eta 7. eta 8. postuak erabakiko dira. Hauek dira parte hartuko duten klubak:
- ELGOIBARKO SANLO (ELGOIBAR) – Neska eta mutilak.
- EIBAR ESKUBALOIA (EIBAR) – Neska eta mutilak.
- PULPO ESKUBALOI KLUBA (ZUMAIA) – Neska eta mutilak.
- EREINTZA ESKUBALOI TALDEA (ERRENTERIA) – Neska eta mutilak.
- UROLA ESKUBALOI KLUBA (ZUMARRAGA) – Neska eta mutilak.
- ANAITASUNA (IRUÑA) – Neska eta mutilak.
- ERROTABARRI (ERMUA) – Neskak
- MALKAITZ ESKUBALOIA (BURLADA) – Neskak
- TOLOSA ESKUBALOIA (TOLOSA) – Mutilak
- URDANETA ESKUBALOIA (LOIU) – Mutilak
Beste urte batez asteburuan gure gazte promesez gozatuko dugu eta harmonian biziko gara gure kirolari ikusgarritasuna emanez.

